Kultura astea 2021
Martxoak 8 ospakizuna
Urtero bezala, Gabriel Aresti institutuak martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Eguna, ospatzen du, emakumeen eskubideen aldeko borroka ezberdinak gogoratzeko.
![]() |
|
Garin Ekoproduktuak enpresara
Pasa den ostiralean, batxilergo 2. mailako Administrazio eta kudeaketaren oinarriak irakasgaiko ikasleek Ajangizeko Garin Ekoproduktuak enpresa bisitatu zuten. Bertan Iñigo Garinek bere enpresa nola sortu zuen eta bere proiektua aurrera eramateko emandako pausuak zeintzuk izan ziren azaldu zizkien ikasleei. Horrez gain, enpresaren lursailak eta izaten dituzten laborantza ezberdinak ikusi zituzten ikasleek eta bertako kiwi ekologikoak probatzeko aukera ere izan zuten. Irteera bikaina benetan!
Esti Vivanco idazlearen hitzaldia
"Idazleak Ikastetxean" programari esker, 1. DBHko ikasleek Esti Vivanco idazlea izan dute ikusgai. "Eireren egunerokoa" da eleberriaren izenburua, eta autobiografikoa dela aitortu digu Esti Vivancok. Ulertzeko erraza eta oso dinamikoa, beraz, Esti den modukoa. Marrazkigilearen lana ere Irlandan Estik berak egindako argazkietan oinarritu da. Bikaina Estiren hitzaldia!
Amodiozko gutunak
Otsailean, ohikoa den modura, amodiozko gutunen lehiaketa egin da Batxilergoan. Irabazleak Izaskun Ramirez eta Ioana Irimescu izan dira. Irabazleek aukeratu dituzte bi igorle: bata betiko joandako eta bueltatu ezin den amamari egindako gutuna da eta bestea urrutira joan den semeari eta bueltatzeko eskatzen dion gutuna da. Hunkigarriak biak! Zorionak parte hartu duzun guztioi!
Ihauterietako pertsonaiak
Aurton, ihauterien aurreko asteetan Euskal Herriko ihauterietako pertsonai ezberdinak landu eta irudikatu dituzte DBHko maila ezberdinetako ikasleek. Besteak beste, Miel Otxin, Txatoak, Zaku zaharrak eta Momotxorroak irudikatu dituzte taldeka eta beraien lanekin erakusketa bat egin dugu ikastetxean, pertsonaia bakoitzaren irudia eta jatorria azalduz.
Aurkeztutako lanen artean irabazleak Gela egonkorreko ikasleak izan dira beraien Zaku Zaharrarekin. Zorionak!!!"
Santa Ageda 2021
Urtero lez, Santa Ageda bezperan eskeko koplak abestu ditugu Gabriel Aresti BHIn. Aurten, Covid 19a dela eta, burbuilak mantenduz aire librean abesteko aukera izan dugu. Polita ekimena!
EHU azoka: Unibertsitate Orientaziorako azoka
Aurten, Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleentzako Argibide Zerbitzuak formatu birtualean antolatu du azoka, interesa duten pertsona guztiek beren etorkizunari buruz erabakitzeko behar duten informazioa eskuratu dezaten.
Urtarrilaren 30etik otsailaren 17ra
Konekta zaitez, UPV/EHUko graduak ezagutzeko
Zorionak!!
Postal lehiaketa 2020
Gabonetako postal lehiaketaren sariak eman ditugu. Hauek izan dira irabazleak kategoria bakoitzean:
Mandraka irratian
Joan den abenduaren 19an, larunbata, gure Institutuko Mandraka talde feminista Irola Irratira hurbildu zen, Ate Irekien Jardunaldiak ospatzen ari baitzen. Taldea ezagutzera emateko eta taldearen helburuaz, jarduerez eta funtzionamenduaz hitz egiteko aprobetxatu zuten zuzeneko elkarrizketa batean. Hemen entzun dezakezu:
https://irolairratia.org/2020/
Euskaraldia 2020
Aurton ere gure ikastetxeak Euskaraldiarekin bat egin du, eta ekintza hau bultzatzeko ikastetxe guztiaren partehartzearekin, Euskaraldiko abestia dantzatuz honako bideo hau grabatu dugu.
Durangaresti 2020
Aurten ez dugu Durangaresti ospatu Institutuko liburutegian ezta Durangoko Azokara joateko aukera izan ere. Baina Batxilergoko ikasle boluntario batzuek erabaki dute gelaz gela azalpena ematea. Durangoko Azokako nobedadeen eta On-line dendaren berri eman ostean, lkasleen zalantzak argitu dituzte. Interesgarria ikasle hauen azalpena!
Euskararen eguna 2020
Covid 19aren protokoloak aginduta, ezin izan dugu ospatu ohikoa izan den moduan. Aurten burbuilak mantendu ditugu, ezin izan baitira nahastu ikasleak eta horrek asko baldintzatu du.
Baina talde guztiek izan dute ekitaldiren bat, xumeagoa izan bada ere, antolaketak merezi izan du, ikasleek eskertu baitute ahalegina.
DBHko 3. eta 4. mailakoek Aiora Mujika YOUTUBERRA izan dute 2 hitzalditan. Interesgarria Youtuberraren hitzaldia!
DBHko 1. eta 2. mailakoek jolasak izan dituzte lau taldetan banatuta. Talde bakoitzak eginbehar bat izan du: talde batek euskal karaokea egin du, beste batek atsotitzak marraztu eta margoztu ditu, hirugarren talde batek mimoen bidez asmatu behar izan du eta laugarrenak hitz jokoen lehiaketa egin dute. Ekitaldi aberasgarria benetan!
La Basu gure ikasleekin
Covid-19a dela eta, La Basu zazpi hilabete eta erdi hitzaldirik eta kantaldirik egin gabe egon ostean, gaurkoan Gabriel Aresti Institutuan egon da. Aurtengo ekitaldia Areto nagusian egin dugu distantzia mantentzeko baina urruntasunak ez du eraginik izan artistaren arrakastan. Berehala erakarri ditu entzuleak La Basuk, eta oholtzara igo denetik nabaritu zaio gogoa eta hurbiltasuna. Bikaina, beraz, gaurko ekitaldia!
Mikoleta Saria gure ikasle batentzat
Atzo, urriak 14, Bilboko alkatea buru izan zen Rafael Mikoleta sari banaketa ekitaldian, euskarazko ipuinen eskola-lehiaketa Bilboko Udalak antolatua. Bertan LH 3. mailatik 4. mailara arteko ikasleek parte hartzen dute.
Oraingo honetan Enara Peña Iturralde zoriondu behar dugu, parte hartu duten 882 ipuinetatik gure ikaslea bere kategorian saritu bat izan delako, DBHko 1. eta 2. mailakoen artean, "Carlaren ametsa" ipuinarekin .
Zorionak!!!
Bekak 2020-2021
Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beketarako eta laguntzetarako deialdia.
- Epea: 2020ko urriaren 9tik azaroaren 9ra arte, biak barne.
- Informazio gehiago hemen
Beldur Barik lehiaketa
BELDUR BARIK 2020 lehiaketa martxan jarri da. Emakundek bultzatutako programa hau, euskal erakunde guztien laguntzarekin, 11. ediziora iritsi da, gazteen artean errespetua, berdintasuna eta indarkeria sexista prebenitzeko jarrerak sustatzeko asmoz, 12 eta 26 urte bitarteko gazteak parte hartzera animatzen ditu eta programaren jarrera ikusaraziko duten ikus-entzunezko lanak saritzen ditu.
Lehiaketan taldeka edo banaka parte har daiteke. Anima zaitez, eta parte hartu!!
Informazio gehiago hemen
Ikasleen ikasturte hasiera
Ikasturte hasiera
Selektibitateko epaimahia
Matrikula epeak
Ate ireki birtualak
Coronavirusagatik ezin dugunez "Ate irekiak" jardunaldia egin, hurrengo bideo honetan, gure institutua ezagutzera gonbidatzen zaitugu.
Aurrematrikula Batxilergoan
2020/21 IKASTURTERAKO BATXILERGOKO IKASLEAK ONARTZEKO PROZESUA
-
Epeak:
-
On-line eskabidea: maiatzaren 4tik 21era
-
Eskabidea ikastetxean: maiatzaren 11tik 22ra
-
Ikastetxea itxita / El instituto cerrado
COVID-19k eragindako osasun publikoko larrialdi-egoeraren aurrean, gaur, 2020ko martxoaren 17an, Gabriel Aresti institutuko Zuzendaritzak honako erabaki hau hartu du:
Ikastetxea itxita egongo da eta arreta publikoa era telematikoan, posta elektronikoaren bidez, eta telefonoaren bidez egingo da.
- * Zuzendaritzako telefonoa: 625708201
- * Idazkaritzaren telefonoa: 625708199
- * Zuzendaritzako e-maila: zuzendaritza@gabrielaresti.net
- * Idazkaritzako e-maila: 014188aa@hezkuntza.net
Ante la situación de emergencia sanitaria ocasionada por el COVID-19, la Dirección del instituto Gabriel Aresti ha adoptado a día de hoy, martes 17 de marzo de 2020, la decisión de cerrar el centro. A partir de ahora, la atención pública se realizará de forma telemática, por medio del correo electrónico, y por medio del teléfono.
- * Teléfono Dirección: 625708201
- * Teléfono Secretaría: 625708199
- * E-mail Dirección: zuzendaritza@gabrielaresti.net
- * E-mail Secretaría: 014188aa@hezkuntza.net
Kultura astea 2021
Telefonoa: 944288101 | Fax: 944288102
zuzendaritza@gabrielaresti.net | 014188aa@hezkuntza.net